Dantza (Hondarribia): IV. Euskal Herriko Aurresku Txapelketa
Hondarribiak bigarrenez jasoko du lehiaketa hau. Gizonezkoak eta emakumezkoak elkarrekin lehiatuko dira. 18 dantzari igoko dira Itsas Etxea Auditoriumeko oholtzara larunbatean; Mattin Etxebeste (Oiartzun), Endika Osa (Lezo), Ane Jaunarena (Lezo) eta Nahia Pikabea (Lezo) izango dira Oarsoaldeko ordezkariak.

