Bisita gidatua (Irun): Irugurutzetako interpretazio zentroa
Oiasso Museoak doako bisitak antolatu ditu larunbatero, 11:00etatik 12:00etara, Irugurutzetako interpretazio zentroan. Orotara, lau bisita gidatu antolatu dituzte. Martxoaren 25ean eta apirilaren 8an, gaztelaniaz, eta apirilaren 1ean eta 15ean, euskaraz. Izen-emateak Oiasso Museoaren bidez egin behar dira, 943 63 93 53 telefonora deituta.

