Bisita gidatua (Irun): gerren arrastoak, Irunen
Irungo Udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak kudeatzen duten Lapuriturriko informazio puntuak antolatu du jarduera. Aranzadi Elkarteko Alfredo Morazaren eskutik iraganeko gudetan murgiltzeko aukera dute hala nahi dutenek, plazak bukatu arte: karlistadak, 1936ko Gerra eta 2. Mundu Gerran sortu zen Comet Sarearen istorioen artean. Hainbat puntu estrategiko bisitatuko dira Lapurriturri-Erlaitz informazio puntutik abiatuta.
Eguraldi txarra izango balitz bertan behera geldituko da ekimena eta abisua emango da izena emandakoei. Izena emateko: telefonoz: 010/943505152 – A/O: 08:00-20:00