Bisita gidatua (Irun): '99 leiho'
Aitor Espie marrazkilari eta artista irundarraren ’99 leiho erakusketa maiatzaren 28ra arte ikusi ahal izango da Amaia KZn, honako ordutegian: asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era. Astelehenetan, aldiz, itxita egongo dela adierazi dute.
Erakusketaz gain, hiru bisita gidatu antolatu dituzte. Maiatzaren 7an (12:00etan), 13an (19:00etan) eta 21ean (12:00etan) izango dira bisita horiek.