Bertsolaritza (Irun): Bertso afaria Foro Irun Hogeitabatekin
Foro Irun Hogeitabat elkarteak Euskal Jirak dituen “arazo ekonomikoei” aurre egiteko bertso afari bat antolatu du martxoaren 9rako, 21:00etan. Bildutako diruaren erdia emango diote euskal festari, hain zuzen ere. Nerea Elustondo eta Sebastian Lizaso arituko dira bertsotan.