Azokoa (Hondarribia): Eguberrietako merkatua
Hilaren 14an eta 15ean Eguberrietako azoka zabalduko dute. Herriko merkatari eta artisauen 16 postu bilduko ditu aurtengoak: Amuitz, AG Caligrafía, Banaka, Bale Urdina, Canela, Ena, Julia Lasa, Kapen, La Nueva, Maore Sagarzazu, Ongi Etorri, Osoki, Viv Vintage, Wear Banzai, Judas Arrieta eta 4eta2-ren postuak, hain zuzen.
Postuez gain, hainbat tailer egingo dira karpa zuriaren barruan eta berezitasun moduan haurrentzako ez ezik zenbait tailer helduentzako izango direla nabarmendu du. Gainera, zuzeneko musika egongo da eta egun bakoitzean hainbat sari eta opari zozketatuko dituzte.