Azoke (Irun): Dies Oiassonis
Azoka erromatarra egiten ari dira Dies Oiassonis jaialdi erromatarraren barruan. Hain zuzen, Luis Mariano plaza, Fermin Calbeton kalea, Foruen karrika eta Jenaro Etxeandia plazan daude. Kosmetikoak, medikuntzako tresnak, hezurrezko artisautza erromatarra, buztingintza eta tindaketa, bitxigintza erromatarra edota historia jokoak topatu daitezke bertan.

