Azoka (Irun): Felina Nazioarteko Erakusketa
Felina Nazioarteko Erakusketaren XVI. ekitaldia lurreratuko da apirilaren 1ean eta 2an Ficoban. Orotara, hogei arrazatako 170 katu egongo dira.
Ficobako ateak 10:00etatik 18:00etara egongo dira zabalik bi egunetan. Sarreraren prezioa lau eurokoa da helduentzat eta doakoa 12 urte bitarteko haurrentzat. Erakusketara bertaratzen direnek ere doako aparkalekua izango dute.

