Azoka (Irun): Enpleguaren Astea
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2023/05/img_20190509_094756.jpg)
Profil profesional berrien bila dabiltzan eskualdeko eta mugaz gaindiko enpresek eta lana bilatzen ari diren pertsonek hitzordua dute Ficoban maiatzaren 30ean, 09:00etatik 13:30era, bertan ospatuko baita Enpleguaren Astearen XXIX. ekitaldia.
Aurtengo edizioan hainbat sektoretako 45 enpresek hartuko dute parte, 100 enplegu proposamen baino gehiagorekin, 300 lanpostutik gora eskainiz. Interesdunek beren curriculumak aurkezteko eta enpresa erreklutatzaileekin harreman zuzenak ezartzeko aukera izango dute. Eskuragarri dauden lan eskaintzak Bidasoa Biziriken webgunean argitaratu dira, eta azokaren egunera arte egongo dira ikusgai.