Azoka (Irun): Be Veggie
Larunbatetik astelehenera (abenduaren 6tik 8ra) Be Veggie jaialdi beganoaren etxe izango da Ficoba erakustazoka. Sarrera eta aparkatzea doan izango dira. Hilaren 6 eta 7an 11:00etatik 20:00etara izango da zabalik Be Veggie eta hilaren 8an 11:00etatik 16:00etara. Hiru ardatz izango ditu aurtengoak: jatea, ikastea eta ekitea. Beraz, horien inguruan antolatuko dira Ficoban izango diren postuak, baita jarduera osagarriak ere: hitzaldiak, tailerrak, erakustaldiak, familia jarduerak… Informazio gehiago, lotura hau baliatuz.

