Azoka (Hondarribia): XXX. Herri Giro jaialdia
25 postu inguruk osatuko dute azoka. Haietako gehienak Bidasoakoak izango dira eta bitxiak, jostailuak, ilustrazioak, haurrentzako artisautza eta egurrarekin, kristalarekin, larruarekin edo eta zeramikarekin egindako gauzak eskainiko dituzte. Nafarroatik etorritakoek, ordea, elikadura nabarmenduko dute.
Goizeko 10:30etik 14;30era eta 17:00etatik 20:30erako ordutegian egongo da zabalik. Tartean, Meakako Adixkideak taldeko dantzarien ekitaldia izango da: 12:00etan Erregina Baluartean. Eguraldi txarra eginez gero dantzaldia frontoira lekualdatuko dela aurreratu dute.
Edukiera mugatua izango da, baina sarrera doakoa eta gonbidapenak Arma plazan edo helbide honetan eskura daitezke.

