Arte eszenikoak (Irun): 'Hona'
Dantzaz konpainiak Hona ikuskizuna egingo du larunbatean, Amaia KZn. Dantza garaikidea jorratzen dun taldea da, eta zenbait piezek osatzen dute ikuskizuna.
Oro har, dantzari gazteek osatzen duten konpainia da, eta euren “energia nahastezinarekin”, Dantzazek bidaia bat proposatzen du nazioarteko koreografoen sormenean barrena. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, Honako pieza bakoitza unibertso propioa da.
Ikuskizunera bertaratzeko sarrerak erosi behar dira aldez aurretik udalaren webgunean.

