Arte eszenikoak (Irun): 'El Bolero'
Zuriñe Benavente dantzariak ikuskizuna egingo du larunbat honetan (hilak 30) San Juan plazan. Altraste konpainiako zuzendaria da Benavente, eta 20:00etan izango da haren ikuskizuna. El Bolero izango da dantzariak interpretatuko duena, zehazki, Maurice Ravelen pieza sinfonikoan oinarritutako dantza izango da.

