Arte eszenikoa (Irun): Antzerki klasiko grekolatino klasea
Tania Fornieles aktoreak antzerki klasiko grekolatino saioak emango ditu urriaren 2tik aurrera, Oiasso museoan.
Helduei zuzendutako eskolak izango direla zehaztu dute, bai eta saioak gaztelaniaz izango direla ere. 45 euro balio du ikastaroak, eta museora bertara joanda, telefonoz deituta –943 63 93 53– edota posta elektronikoz idatzita eman daiteke izena.

