Antzerkia (Irun): Zero-zero: 0'0 un número redondo?
Intujaik ekoiztuta, Zero-zero, 0`0 un número redondo? antzerkia egingo dute Kabigorrin. Txontxa eta Pelotxa dira emanaldiko protagonistak, eta bi zero dira biak. Bata zeroa da gizarteak horrela inposatu diolako, eta, bestea, aldiz, denetik askatu ondoren horrela erabaki duelako.
Gazte eta helduentzako ikuskizuna da clown kodean.
Hona hemen fitxa teknikoa:
Iraupena: 50 minutu.
Testua: Ilargi Corchero, Idurre Puertas eta May Gorostiaga.
Aktoreak: Ilargi Corchero eta Idurre Puertas.
Zuzendaritza: May Gorostiaga.
Jantziak: Ilargi Corchero, Idurre Puertas eta May Gorostiaga.
Argazkiak: Lu Saiz Baez.
Eszenografia: May Gorostiaga.
Ekoizpena: Intujai.

