Antzerkia (Irun): 'Winona & Grace'
Antzerkizaleek hitzordua dute martxoaren 4an. Winona & Grace emanaldia antzeztuko baita 19:00etan, Amaia KZn. Ikuskizuna Khea Ziater konpainiarena da eta Ainhoa Artetxe eta Grace Doniz aktoreak dira obraren protagonistak.
Emanaldia gaztelaniaz izango da. Sarrerek hamar eta hamabost euro arteko prezioa dute eta bi modutara eskura daitezke: Amaia KZren webgunean edo antzokiaren txarteldegian emanaldia hasi baino ordubete lehenago, betiere sarrerarik geratzen bada.

