Antzerkia (Irun): 'Mierda de ciudad'
Olatz Gorrotxategiren konpainiak ‘Mierda de ciudad’ obra eskainiko du, gaztelaniaz. Sarrerak turismo bulegoan edota Amaia KZko leihatilan eskura daitezke dagoeneko, zortzi euroan.
Sinopsia: Piezak bi ildo dramaturgiko lantzen ditu: batetik, mugarri historiko guztien kontaketa, maketen, ikus-entzunezkoen eta soinuaren bidez; eta, bestetik, taldea osatzen duten guztien historia pertsonala, trama nagusia. Bigarren ildoa interpretatuta, 29 urte geroago idatzi duen pertsonarekiko iraganeko gatazkak azalduko dira. Asmo adierazpen bat da eskutitza: dena leherrarazten du, eta denboraren joana eta porrota nabarmentzen ditu.

