Antzerkia (Irun): 'Exacticamente diversa'
Sinopsia: ‘Exacticamente diversa’ obran, dena gertatzen da hain modu arraro eta berezian, ezen mundu surrealista batera eramaten baikaitu. Ezezagunok antzerki taldeak, agian lehen aldiz, arrazionala ez denarekin jolasten du, ametsen eta fantasiaren munduarekin. Hobetzeko barne bidaia. Gertaerak, pertsonaia bihurriak, fikziozkoak edo errealak, bizitzan bezala beren bizitzari zentzua bilatzen saiatzen direnak. Esperientziaren bidez, labirintoaren irteera bat. Ekintzek, pentsamenduek eta ametsek zentzua hartzen dute nora zoazen dakizunean. Gure errealitateak istorio hori partekatzera eraman gaitu, agian gogoratzen duzun beste istorio bat ez bezalakoa soil-soilik.
Antzerkia uztailaren 8an da, 19:00etan, Amaia KZn. Sarrerak doan dira baina aurretiko erreserba egin behar da.