Antzerkia (Hondarribia): 'Ene kantak'
Ene kantak emozio festa haurrentzako ikuskizuna azaroaren 4an (larunbata) iritsiko da Hondarribira. Ez behin, bitan. Izan ere, egun horretan sesio bikoitza egingo dute abeslari eta antzerkilariek, lehena 16:30ean eta bigarrena 19:00etan.
Bertarako sarrerak asteburu honetan bertan jarriko dituzte salgai, bost euroan. Lehenik, aurrez aurre: Arma Plazan erosi ahal izango dira, udalaren arabera hondarribiarrei eman nahi dietelako lehentasuna tiketak eskuratzeko orduan lehentasuna. Bihar 10:00-19:00 tartean eta etzi (igandea) 10:00etatik 14:00etara izango da zabalik Arma Plaza.
Asteburuko salmentaren ondoren sarrerak geldituko balira, horiek Kutxaren sarrera zerbitzuaren bidez eskuratu ahal izango dira astelehenetik aurrera.