Aisia (Hondarribia): Aparra garagardo azoka
Aparra artisau garagardo azokak abuztuaren 9rako jarri du hitzordua. 10 garagardo artisau dastatzeko aukera izango da: Meta edabeak, Santa Pau Ale Works, Lauga Beer Creatures, La Salvatge Cerveza Indomable, Versum, Atala Brewing, Higer, Redneck Brewery, Scimmia eta Bidassoa.
Baina, edatekoaz gain, beste zenbait jarduera eta eskaintza ere prestatu dituzte antolatzaileek. Tomate txapelketa eta harri jasotzaileen ikuskizuna iragarri dituzte, baita hainbat kontzertu ere. Informazio gehiago hemen.

