Tailerra (Irun): 'Raku' zeramika ikastaroa
Abenduaren 16an, 10:00etatik 18:00etara, Zeramika Tailerrean, ‘Raku’ teknika ezagutarazteko ikastaro bat egingo da. Teknika hori Japonian sortu zen XVI. mendean, eta tearen zeremoniarako ontziak esmaltatzean datza. Tailer horretan katiluak esmaltatzeko formulak prestatuko dira, ‘chawan’ izenekoak, eta ikastaroko antolatzaileek emango dituzte ontzi horiek.
Tailerrak bi zati izango ditu. Lehenengoan esmalteak prestatuko dira, formulako osagai guztiak pisatuta, eta ondoren, esmalte hori piezari aplikatuko zaio. Bigarren zatian, aldiz, pieza labean erreko da, eta parte hartzaile bakoitzak bere etxera eramango du ikastaroa bukatzean.
Parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretiko esperientzia izatea zeramika modelatzen edo esmaltatzen. Izen-emateak hilaren 15ean itxiko dira, eta Irungo Udaleko egoitza elektronikoaren bitartez egin behar dira. Ikastaroak 40,80 euroko prezioa du.