
Artiako aparkalekuen problema "muturrekoa" dela uste du koalizio moreak eta udal gobernuari elkarlanean aritzeko eskua luzatu diote.

Batzar Nagusietan adostutako zuzenketa EH Bilduk bultzatu duela nabarmendu dute, baina "erantzukizun handiena" gobernatzen ari direnena dela azaldu dute.

Batzar Nagusietan onartu dute IAM pabiloiaren eta Txenpereneako kirol instalazioen proiektuen bide orria. Jeltzaleek "premiazkotzat" jo dituzte "erabaki ausartak".

Zuzenketa bat onartu dute IAM pabiloia gauzatzeko eta Plaiaundiko kirol instalazioak Txenpereneara lekualdatzeko. Bide orri bat finkatu dute.

Maria Jose Noain Maura hondarribiarrak 'Las mujeres en la historia del arte' liburua argitaratu du. Artearen historian zehar emakume artistek izan duten presentzia landu du.

Hondarribiko Udalak HAPO-ren hasierako onespenari alegazioak egiteko epea zabaldu zuen 2023an. Interesdunek aste honetan jasoko dute erantzuna.

Saioan parte hartzeko epea zabalik dagoela gogorarazi du udalak; martxoaren 10ean itxiko dute.

Ikerketa zientifikoa euskaraz bultzatzeko diru laguntza da eta hilaren 24ra arte aurkez daitezke lanak.

Inauterietako sariak banatu zituzten atzo arratsaldean. Areto Nagusia txiki utzi zuten saridun guztiek.

Asteburu honetan 18 urte azpiko Espainiako Txapelketa, Jaurtiketa luzeen Espainiako Txapelketa, Espainiako Master Txapelketa eta 16 urte azpiko Gipuzkoako Txapelketa jokatu dira.

Hilaren 22an Olagarro elkartean izango da hitzordua. Aner Peritz eta Maialen Lujanbio arituko dira bertsotan.

Aurtengo alardeari begira lanean hasiko dira. Bilera hilaren 14an izango da 18:30ean, Santiagoko auzo elkartean.

Hautaketa merezimendu lehiaketa bidez egingo da. Izena emateko epea zabalik izango da hilaren 28ra arte.

Genero eredu zaharkituak lantzen dituen obra da Emakumeen Etxean oholtzara igoko dutena. Emakumeen Etxean da, 18:30ean.

Udalak babesturako egitasmoa da, eta bi zati izango ditu. Lehen saioa ikasleekin egingo dute, eta bigarrena familiei begirakoa izango da.

Uraren Munduko Egunaren harira antolatu ditu Txingudiko Zerbitzuakek bisita gidatuak, herritarrak bertako azpiegituretara gerturatzeaz gain, glaziarrek duten garrantzia ezagutarazteko.

Igande honetan hasiko da GRABNI federazioen arteko txapelketa. Gipuzkoako hautatzaileak bost puntista hondarribiar deitu ditu taldea osatzeko.

Asier Urbietaren lehen film luzea da eta migrazio politikengatik Bidasoa ibaian hildakoak ditu presente narratibak.

II. Emakumeak Korrika topaketa egin zuten hilaren 9an. 100 emakume inguruk parte hartu zuten, korrika zein oinez.

Dagoeneko 100.000 ale saldu dituzte eta aste honetan 49. edizioa kaleratuko dute.