'Sarri Sarri', jendea dantzan. Burrunba Eletrotxaranga instrumentuekin, eta abesten... Fermin eta Iñigo Muguruza! Kuadrillen herri bazkarian, magia hutsa.
Fermin eta Iñigo Muguruza, ‘Sarri Sarri’ abesten. Irudia: Iñaki Goikoetxea.
Betti Gottiren herri bazkaria egin zuten larunbatean Ficoban, aurretik kuadrillen arteko olinpiadak. Ficobakoak bukatuta, kuadrillen jaia Moskura itzuli zen, Burrunba Elektrotxarangak lagunduta. Han, Urdanibia plazaren inguruan, nekez errepikatuko den unea bizi izan zen: Burrunbako kideek Kortaturen Sarri Sarri abesti ezaguna jo zuten. Taldeko kideek ez zuten abestu. Abeslariak, Fermin eta Iñigo Muguruza izan ziren.
Iñaki Goikoetxeak ateratako bideoan ikus daitekeenez (behean dago), erotzear, jauzika, algaraka jarraitu zuten abestiaren erritmo bizia irundarrek, ia sinetsi ezinda Kortaturen bi herenek, garai batean bezala, abestu zutela Euskal Herriko kultura musikalean erreferentzia bihurtu den abestia. Sekulakoa izan zen, magikoa.
HITZAk oraindik ez du jakiterik izan aurrez prestatua ote zegoen Burrunbaren eta Muguruzatarren arteko elkarlana. Izan liteke. Baina momentu hori 2017ko sanmartzialetako gorenetakoa izango dela, dudarik ez.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.