Hilaren 14an bete zituen 100 urte Maria Teresa Cortijo irundarrak. Anakako Caser adinekoentzako egoitzan bizi da, eta han jaso zituen lagunen, senideen, eta udal ordezkarien bisitak. Denek zoriondu zuten, eta Cortijok pozarren jaso zituen denak.
Ondokoa, hilaren 14ko irudia da. Mendea bete duen irundarra, senide, lagun eta udal ordezkariekin ageri da.
Maria Teresa Cortijoren 100 urteak ospatzeko otordu ederra egin zuten.