Luis Marianok Mexikora eraman zuen Irungo bandera, hirira bueltan
Luis Marianok 1950eko hamarkadan eraman zuen Mexikora hiriko bandera. Hura jaso zuten mexikarren oinordekoek ekarriko dute Irunera.
Luis Mariano, Mexikon, Irungo banderarekin eta hango lagunekin.
Bihar, asteartea (hilak 31), ekitaldi berezia egingo dute Luis Marianoren omenez hirian dagoen eskulturan, Colon pasealekuan: Luis Marianok 1950eko hamarkadan Mexikora egin zuen bidaietako batean eraman zuen Irungo Bandera jasoko du Luis Mariano Lirika Elkarteak.
17:00etan izango da ekitaldia. Bertan Mexikoko ordezkaritza batek (1950eko hamarkadan Irungo bandera jaso zuten mexikarren oinordekoak izango dira), Luis Mariano Lirika Elkartearen agintariek, eta Irungo Udaleko ordezkariek parte hartuko dute.
Eguraldi txarra egingo balu, Zabaltza plazako kioskoan egingo lukete ekitaldia.
Goiko irudian Luis Mariano, Mexikoko hainbat lagunekin agertzen da. Bihar hirira itzuliko duten bandera dago bertan.