Haurrek Dunboako kanala bereganatu zuten
Santiagotarrak elkarteak taldekako garaipena lortu zuen, eta elkarteko kirolari ugarik dominarekin bueltatu ziren etxera.
Hiritik gertu sartu ziren uretara haurrak.
Irungo Santiagotarrak elkarteak, urtero bezala, eskolarrentzat eslalomeko proba berezia antolatu zuen joan den larunbatean. Oxinbiribileko bidegorri ondoko Dunboa kanalera hamarka haur sartu ziren, prest egun bereziaz gozatzeko. Bi arrazoirengatik egin dute aurten Dunboan: teknika eta maniobrak praktikan jartzeko leku seguru eta lasaia delako eta Irungo biztanleei kirola ezagutzera eramateko leku aproposa delako (gertutasuna dela-eta).
Santiagotarrak elkarteak taldekako garaipena lortu zuen, eta elkarteko kirolari ugarik dominarekin bueltatu ziren etxera. Proba amaitzean, kirolari guztiek oparitxo bana jaso zuten.