Fermin Muguruzak berak zabaldu du bideoa, sare sozialetan.

Konfinamendu egun hauetan multzoka atera daitezkeen bakarrenetakoak dira Babes Zibileko boluntarioak. Lepo bete lan daude, eta ahal duten bezala goxatu behar dituzte ordu horiek.
Atzo arratsaldean, adibidez, Kontrakalean lanean ari zirela, Mierda de ciudad abestia jarri zuten… sortu zuen musikariaren etxearen aurrean. Fermin Muguruzak berak grabatu eta partekatu zuen bideoa sare sozialetako kontuetan.
Berrogeialdiak, agian, Mierda de ciudad abestiaren letra aldarazi beharko du, “Nazkatuta nago, atera nahi dut nik”sartuta. The Businessen “Drinkin’ and drivin’ so much fun” (Gidatzen eta edaten, dibertsio handia) bertsio originalera itzultzen ez den bitartean… “Egoera ez da sekula aldatuko” zatia ere aldatu beharko da, gutxiago falta baita itxialdia bukatzeko. Bitartean, bafleetatik kriston martxa ibiliko da.