Afaltzeko, marmitakoa
Irailera arte, ostiralero marmitakoa eta Hondarribiko txakolina banatzen ari dira Jostaldin, bertan antolatzen dituzten zesta jaialdietan. Gaurkoa Txantxangorri jatetxeak prestatu du.

Txantxangorri jatetxeak prestatu du gaurko marmitakoa, kofradiaren atunarekin
Irailera arte, ostiralero marmitakoa eta
Hondarribiko txakolina banatzen ari dira Jostaldi pilotalekuan, Jai Alive enpresak, Hondarribiko Pilota Eskolaren eta udalaren laguntzaz antolatzen dituen jaialdietan. Txapelketa izan ala ez izan, profesionalen partidak ikus daitezke ostiralero, eta partiden artean
Nabarmendu beharrekoa da Hondarribiko jatetxeen laguntza, txandaka hartzen baitute marmitakoa prestatzeko ardura. Gaurkoa Txantxangorrikoek prestatu behar dute, eta zeregin horretan harrapatu ditugu goizean, Itsas Etxean. Done Pedro Itsas-gizonen Kofradiak, sukaldea uzteaz gain, atuna ere jartzen du.