Zazpiak Bat Eguna ospatu zuten larunbatean, lehen aldiz, Zuberoan, Aloze herrian. Bertan izan ziren Oarsoaldeko udaletako ordezkariak. Udalek Alozeko ikastola lagunduko dute. Egun garrantzitsua izan zen larunbata. Lehen aldiz, Zazpiak Bat Eguna ospatu zuten Zuberoan. Zehazki, Aloze herrian egin zuten ospakizuna, egun osoko jaiarekin. Azkorria gaztategira bisita egin zuten gerturatu zirenek; poteoa; dantza ikuskizunak ere izan ziren; bazkaria bertsolariekin; musikariak; xiba jolasak; taloak… Denetik izan zen. Han izan ziren Oarsoaldeko udaletako ordezkariak ere. Beste urrats bat egin zuten Zazpiak Bat leloa egi bihurtzeko bidean. Berez, Zazpiak Bat Eguna Zuberoaren eta Oarsoaldea eskualdearen arteko harremanak estutzeko antolatu zuten lehen aldiz 2009an, Oiartzungo eta Lezoko udalek sustatuta. Geroztik, sarea zabaltzen joan da Zazpiak Bat Harreman Sarea osatuz eskualdeko elkarte, talde eta eragileekin. Hainbat proiektu egin ditu harreman sareak urte hauetan, besteak beste: nekazaritza alorrean, industria esparruan eta kulturan. Esparru horietan, auzolanean, hainbat proiektu bultzatu dituzte. Hala, honakoak dira proiektuaren helburu zehatzak, sareko kideek eurek azalduta: «Batetik, esparru sozio-ekonomikoan sareak hedatzea. Bestetik, harreman kulturalak sendotzea. Hirugarrenik, oro har, euskal herritarren arteko harreman sarea sendotzea. Azkenik, lan esparru iraunkorrak hedatzea». Larunbatean, horrez gain, hitzarmen garrantzitsua sinatu zuten, hango eta hemengo ordezkariek. Alozeko ikastolari laguntza Oarsoaldeko lau udaletako ordezkariak Zazpiak Bat Egunean izan ziren Alozen. [...]
Zuberoaren Itzuliko bigarren irteera antolatu du Jaizkibel Mendi Taldeak iganderako . Programatutako bigarren irteerarekin ekingo dio igandean Jaizkibel Mendi Taldeak Zuberoako Itzuliari. Izan ere, “behar teknikoak” tartean, lehen etapa urtarrilera atzeratu behar izan dute. Ündüreinetik Ospitalepeara bitarteko bidea osatuko dute, guztira hamahiru kilometro. Autobusa 07:00etan irtengo da. Interesdunak gaur eta etzi pasatu daitezke Jaizkibelen egoitzatik izena ematera. Informazio gehiago www.jaizkibelmt.tk. webgunean zintzilikatu dute. Telefonoz ere bada izena ematerik, 943 51 47 00 zenbakira deituz.
Zuberoan egingo dute lehenengoz, etzi; Oarsoaldeko lau udaletako ordezkariak izango dira bertan Aurten, lehenengoz, Zuberoan (Alozen) egingo dute Zazpiak Bat Eguna etzi, eta udalak bertan parte hartzeko deia egin du. Egitarau oparoa antolatu dute Zazpi...
Jaizkibel Mendizale Taldeak Zuberoako Biraren barruko laugarren etapa antolatu du iganderako, hilaren 26rako. Eskiula eta Montori herrien arteko bidea egingo dute. Hemezortzi kilometroko ibilbidea da, eta antolatzaileen arabera, malda gutxi ditu. Inter...
Jaizkibel Mendizale Taldeak Zuberoako Biraren laugarren etapa antolatu du datorren iganderako, hilaren 26rako. Eskiula eta Montori herrien arteko bidea egingo dute, 18 kilometroko luzerakoa eta malda gutxi dituena. Interesa dutenek mendi elkarteak Antxon duen egoitzan izena eman dezakete (Oarso kaleko 4 zenbakia), asteazken eta ostiralean, 19:30etik aurrera. Informazio gehiago behar duenak telefonoz dei dezake, edo www.jaizkibelmt.tk webgunea bisitatu. Igandean autobusez joango dira Eskiularaino, handik ibilbidea hasteko. 06:45ean pasako da autobusa Iztietatik, eta 07:00etan Antxotik.