Elvis Presleyren bertsioak egiten dituen Mystery Train taldeak kontzertua eskainiko du bihar Cafe Irunen, Letxunborro etorbideko tabernak joan den astean abiatutako Tribute Fridays programaren barruan. Hasiera batean AZ/DZren kontzertua zegoen iragarri...
Elvis Presleyren bertsioak egiten dituen Mystery Train talde irundarrak kontzertua eskainiko du ostiralean Cafe Irunen, Letxunborro etorbideko tabernak joan den astean abiatutako Tribute Fridays programaren barruan. Mystery Trainen emanaldia gaueko hamabietan hasiko da, eta sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da. Hasiera batean AZ/DZren kontzertua zegoen programatua, baina azken orduko aldaketengatik, Mystery Train ariko da, eta AZ/DZk hilaren 25ean joko du. Ostiralero, XX. mendeko azken hamarkadetako pop eta rocka entzuteko aukera izango da Cafe Irunen, estilo horiek darabiltzaten egungo taldeen zuzeneko saioen bitartez. Antolatzaileek esan dutenez, gutxienez urte amaiera arte programatuko dituzte saioak, baina datorren urtean zehar jarraitzeko aukera aztertzen ari dira. Horretarako, Cafe Irun Xpressionk plataformarekin elkarlanean ari da; Gipuzkoako formato txikiko eta ertaineko arte eta kultur adierazpenak sustengatzeko sortutako proiektua da Xpressionk. Joan den ostiralean Una noche sin Sabina taldea aritu zen, bi ordu luzez Joaquin Sabinaren kantuen bertsioak egiten.