'Los peces rojos' filmaren proiekzioaren eta Xanin Olagibel ardatz duen erakusketaren berri eman du Irungo udalak.
Hiru bisita gidatuko ditu Gurutz Albisu komisario eta zinemaren historian adituak. Lehena, ostegun honetan izango da.
Hilaren 19tik martxoaren 31 bitarte egongo da ikusgai Amaia KZn boxeolari eta aktore irundarrari buruzko erakusketa biografikoa. Bisita gidatuak aurreikusi dituzte.