
Liga hasi zenetik, oarin arteko emaitza onenak lortu ditu Marlaxka Xake Elkarteak Inauterietako asteburuan. Lau taldek irabazi dute eta bakarrak galdu.

Hondarribia Marlaxkak bina garaipen eta porrot, eta berdinketa bat lortu du asteburuan. Ohorezko Mailakoek etxean galdu zuten Gros D-ren aurka, 1,5-2,5.

Preferenteko eta Lehen Mailako taldeek galdu egin zuten, eta Bigarren eta Hirugarren mailakoek berdindu. Hirugarren Mailan klubeko bi taldeen arteko derbia egon zen larunbatean Kasino Zaharrean.

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak eta Kasino Zaharrak 60 urtetik gorakoentzako xakearen hastapenei buruzko bigarren ikastaroa antolatu dute. Bazkideek eta Marlaxkako kideek ez dute ezer ordaindu beharko, gainontzekoek 10 euro baino ez. Kasino Zaharrean egingo dute, hurrengo hamar asteazkenetan.

Gipuzkoako Xake Ligako Ohorezko Mailan aritzen den Hondarribia-Marlaxka A taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Villabonan (1,5-2,5). Laugaren tokian jarraitzen dute hondarribiarrek eta Anaitasuna-Kakute liderrarengandik 2,5 puntura jarri dira. Lehen Mailako herriko ordezkariak, Marlaxka B-k, 2-2ko berdinketa lortu zuen Zarautzen.