Semi-kontaktuko borrokan urrezko domina irabazi du gazteak, Tunisian jokatutako munduko txapelketan. Maiana Lekuonak eta Ane Amunarrizek ere maila eman dute.
Datorren astean abiatuko da hondarribiar gaztea Tunisiara, bertan jokatuko den Munduko Kenpo Kai Txapelketara. 18 urterekin palmares bikaina du Lekuonak, eta etxeko apalak betetzen jarraitzeko «prest eta gogotsu» dagoela azaldu du.
Portugalen jokatuko den kenpo-kaiko IKF Munduko Txapelketan aritzeko hautatu dituzte Amunarriz hondarribiarra eta Lacabanne irundarra. Asteazkenean hasiko dute lehia.
Espainiako kenpo federatu txapelketan aritu dira klubeko hiru kirolari, eta oso lan txukuna egin dute.