Udal gobernuak 2018an onartutako Adifen proiektua hasierako egitasmoa baino "xumeagoa" dela azaldu du EAJk, eta Via Irun 2030 proposamenarekin, trenbidearen 20.000 metro koadro gehiago estali nahi ditu.
Jeltzaleak proiektua aurkezten eta gizarteratzen aritu dira. San Migeletik eta Aduana kaletik tren geltokirako konexio "zuzena eta erreala" sortu nahi dute.
Duela bi aste egitasmoa Elitxun aurkeztu ondoren, bigarren saioa egingo du EAJk Luis Mariano zaharren egoitzan.
Elitxun egingo dute lehen aurkezpena, ostegunean. EAJk proiektua "partekatu eta sozializatzeko beharra" ikusi du.