Behobia auzoak irabazi du Txingudiko Zerbitzuak erakundeak (Txinzer) Irunen eta Hondarribian abian duen Urrezko Edukiontzia kanpainako apirileko erronka. Edukiontzi urdina gehien erabili dutenak izan dira behobiarrak. Larunbatean kale animazioz ezagutaraziko dute kanpiana Hondarribian.
Hondarribiko Zimizargako edukiontziak urre kolorekoak bilakatu dira hilabete honetan, auzo horrek irabazi baitu Txingudiko Zerbitzuak erakundeak antolatzen duen Urrezko edukiontzia lehiaketako otsaileko erronka. Edukiontzi marroian utzitako hondakinen bolumena saritu dute otsailean eta Zimizargan 3,08 kilo bildu dituzte biztanleko.
Beiraren birziklatze kopurua saritu zuten joan den hilabetean eta Portu auzoan biztanleko 5 kilo jaso zituzten beirarentzako edukiontzietan. Bigarren Irungo Behobia geratu zen, 4,9 kilorekin.