Maialen Zapiainek eta Joanes Payok brontzezko domina zintzilikatu zuten Aulki Mugikorreko Espainiako Txapelketan. Nerea Garcia, aldiz, laugarren izan zen 23 urtez azpiko Ur Lasaien Munduko Txapelketan, dominetatik 0,1 segundora.
Iragan larunbatean eskolarteko Gipuzkoako Ur Lasaietako Piraguismo Txapelketak jokatu ziren Irunen, eta Santiagotarrakeko gazteak txapeldun izendatu ziren 23 domina lortuta.
Piraguista irundarra Hungarian izan zen iragan astean ur lasaietako K4 500 metroko modalitateko Munduko Kopan parte hartzeko. Txapelketa bikaina osatu ondoren, zortzigarren izan dira.
Piraguista irundarra gaur lehiatuko da ur lasaietako K4 500 metroko proban. Pelayo Roza eta Carlos Perez asturiarrekin, eta Adrian del Rio madrildarrarekin batera arituko da piragua gainean.
Klubeko 44 piraguistek hartuko dute parte asteburu honetan ur bizietako eta ur lasaietako modalitateetan, Espainiako Koparen eta Espainiako selekzioaren frogen lehian.