Maialen Zapiainek eta Joanes Payok brontzezko domina zintzilikatu zuten Aulki Mugikorreko Espainiako Txapelketan. Nerea Garcia, aldiz, laugarren izan zen 23 urtez azpiko Ur Lasaien Munduko Txapelketan, dominetatik 0,1 segundora.
Hamazazpi urteko ibilbide arrakastatsua osatu ondoren, goi mailako lehiaketa utzi du Ander Elosegik. Lau Olinpiar Jokotan izan da, bitan laugarren izanik. Munduko eta Europako txapelketetan ere hainbat domina lortu ditu, beti onenen pare egonik. Ate berri bat ireki du orain: lan munduan murgildu da. Hori bai, piragua alboratu gabe.
Orotara, 24 domina poltsikoratu zituzten klubeko ordezkariek Ur Bizietako Eslalon Olinpikoaren Gipuzkoako Txapelketan.
Piraguista irundarra gaur lehiatuko da ur lasaietako K4 500 metroko proban. Pelayo Roza eta Carlos Perez asturiarrekin, eta Adrian del Rio madrildarrarekin batera arituko da piragua gainean.
Klubeko 44 piraguistek hartuko dute parte asteburu honetan ur bizietako eta ur lasaietako modalitateetan, Espainiako Koparen eta Espainiako selekzioaren frogen lehian.
Ur bizietako lehen Espainiako Kopa lehiatu zen asteburuan, eta emaitza paregabeak erdietsi zituzten klubeko ordezkariek.
Aizpea Gonzalezek eta Naroa Zubimendik Espainiako selekzioarekin estropada internazionalak prestatzen jarraitzeko aukera izaten jarraituko dute asteburuko emaitzei esker.