Igande arratsaldean antzerkia ikusteko aukera izango da Gezala Auditoriumean. Txalo antzerki taldeak Baginaren bakarrizketak antzezlana eramango du Gezalako oholtzara. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerarik ez da ordaindu behar. Emakumeen sexualitatea Baginaren bakarrizketak antzezlanak emakumearen sexualitatea du oinarri, eta sexulitatearekiko dituzten lotsa eta errua kentzea da helburua. Umorea eta samurtasuna ditu antzezlanak. Antzezlana egiteko 200 emakume baino gehiago elkarrizketatu dituzte. Munduan obra garaikide antzeztuenetakoa da.
Lau aktore ezagunek osatzen dute antzezle taldea: Teresa Andonegi, Andoni Agirregomezkorta, Mikel Losada eta Aitziber Garmendia.
Baginaren bakarrizketak obra antzeztuko dute Amaia Kultur Zentroan otsailaren 5ean, larunbatarekin, Txalo produkzioen eskutik eta Begoña Bilbaok zuzenduta. Eve Ensler feministaren (AEB) obra zenbait elkarrizketetan oinarrituta dago, eta emakumeak haien sexualitatearekiko sentitu izan eta sentitzen dituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre uztea du helburu. Umorea, samurtasuna eta tarteka izua adieraziz, bi aktorek (Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai) ematen diete ahotsa istorio sare honetako emakume protagonistei. Irribarretarako eta poesiarako uneak uztartuko dira, baita probokaziorako tarteak ere. Gehien antzeztu den testu garaikideetako bat da -1996an idatzitakoa-, eztabaida piztu, moldeak apurtu, dinamika sortu egiten du, eta lotsarik gabe, argi eta garbi azatzen du emakumeen sexualitatea. Irunen larunbatean taularatuko dute, 20:00etan, Amaian.