Real Union taldeak 1-0 irabazi zuen herenegun Gimnastica de Torrelavega taldearen kontra, Stadium Galen. Txuri-beltzek hiru puntu eskuratu zituzten eta horri esker, sailkapen nagusiko seigarren postuan mantentzea lortu dute, 23 punturekin. Imanol Idiak...
Lau denboraldi egin ditu Touringek Erregional Preferentean, eta maila hori ez dela bere tokia erakusteko ordua iritsi zaio. Maila berria, helburu berriak eta horri aurre egiteko aurpegi berriak izango ditu. Egoitz Mendizabal Touringeko Kirol zuzendariaren arabera, aurten helburua Ohorezko Mailan mantentzea izango da, eta gero hortik aurrera zer egin denboraldiak markatuko duela iritzi dio, helburuaren koska igo ala ez. Xede hori lortzeko jokalariak eta entrenatzailea dira gakoa. Aurten Manu Merino izango da entrenatzailea, Real Union Btik ekarria. Mendizabalek gustuko du bere lan egiteko modua: “Entrenamenduetan intentsitate asko sartzen du, eta taktikoki ere nire ideiak dituen entrenatzailea da. Taldean ondo integratzen bada lan polita egin dezake”. Bestetik, jokalariak daude. Hilabete hasieran aurkeztu zuten talde osoa, eta horien artean 11 dira Touringek fitxatu dituen jokalariak. Jokalari berriak Antiguoko, Reala, Pasaia zein Beti Onatik taldeetatik etorri dira, eta garrantzitsutzat jo du Kirol zuzendariak horiek taldera ondo moldatzea. Oro har, “bloke gaztea” mantendu dutela azaldu du Kirol zuzendariak: “Hiru beterano mantendu ditugu, laugarren bat Pasaiatik fitxatu dugu, eta gainontzeko guztiak 25 urtetik beherakoak dira”. Gaineratu duenez, “zailtasunak gainditu eta jokatzen zentratuz gero, taldea lehiatzeko prest egon daiteke”. Hain zuzen, zailtasun ugari izango dituzte maila berrian. Beste taldeen esperientzia izango da nagusiena: “Kanpora joan eta [...]
Amaitu da Erregional Preferenteko denboraldia, eta Touringek lehenengo tokian bukatu du, eta horrenbestez Erregional Ohorezko Mailan jokatuko du datorren urtean. Azken jardunaldian, ordea, berdindu egin zuen 2-2 Usurbilen kontra. Beti Onak, berriz, 3-0...
Preferente Mailan jokatzen duten herriko bi taldeentzat azken partidua izango da gaurkoa. Touringek, gainera, azkeneko partidua izango du maila horretan, duela zazpi egun Ohorezko Mailara igotzea lortu baitzuen. Usurbilen kontrako jokatuko du etxetik k...
Hiru puntuak lortzea nahikoa zuen Touringek Erregional Ohorezko Mailara igotzeko, eta ez zuen hutsik egin. Igoera ez ezik, gol festa ere oparitu zien Touringek Fanderiako futbol zelaira joan ziren zale guztiei, 5-0 gailendu baitzitzaion Euskaldunari. Eta osagai guzti horiekin ederki ospatu zuten igoera. Montesek bi gol sartu zituen, beste bat Nevesek, bestea Igarretak eta azkena Euskaldunako jokalari batek bere atean.
Real Unioneko, Touringeko eta Arenaseko beteranoek triangulatu bat jokatuko dute Galen, 10:45etik aurrera. Iaz zendutako Iñaki Mujika kirol kazetaria izango dute gogoan.
Liderrarengatik zortzi puntutara dagoen arren, gaur, Ohorezko Mailako bi lehen sailkatuen arteko lehia ikus ahal izango da Fanderiako futbol zelaian, 16:30etik aurrera: Touring-Hernani. Denboraldi hasiera bikaina izan du Touringek, aurten bertan Erregi...
Erregional Ohorezko Mailako Touringek Aloña Mendi taldea jasoko du bihar arratsaldean Fanderian, 16:30etik aurrera. Goiko postuei eutsi nahi die talde gorritxoak. Oñatiarrek baino bi puntu gehiago ditu. Beti Onak, berriz, Martuteneren kontra jokatuko...
Asteburu honetan estreinatu da Touring Ohorezko Mailan, eta lehenengo partida irabaztea garrantzitsua baldin bazen, lortu dute lehenengo langa gainditzea: 2-1 gailendu zitzaion Ondarroako Aurrerari. Sailkapenaren goialdean hasi du denboraldia, beraz; h...
Touringentzat izan da berak antolatzen duen Errenteria Hiria Txapelketa. Oiartzuni penaltietan gailendu zitzaion larunbatean, eta horrenbestez, garaikurra herrian bertan geratu da. Partida parekatua izan zen: markagailuan Oiartzun jarri zen aurretik, J...
Touring mailaz igo daiteke bihar, ligako sailkapen nagusian zazpigarren lekuan dagoen Andoaingo Euskaldunaren kontra irabazten badu. Talde gorritxoa lehenengoa da sailkapenean 69 punturekin, Ostadar bigarrenak baino hiru puntu gehiagorekin, eta liga bu...
Primeran dabil Touring aurten, eta zaleak ez diote huts egingo. Gaur Amulletako Danbor Kofradiako lagunak joan zaizkio partidara, taldearen elastikoak soinean, eta dianaren doinuak lagun, taldea animatzera. Ostadarren kontra jokatzen ari da Touring, Fanderian. Touring Preferenteko liderra da 65 punturekin, eta Ostadar du kontrario zuzenena, bigarren postuan, 62 punturekin.
Allerruk 0-3 galdu zuen Plazetan Touringen kontra, larunbatean, Erregional Preferenteko eskualdeko derbian. Sailkapenean bi taldeen artean aldea dagoela garbi gelditu zen zelaiaren gainean. Lehen Erregionaleko Allerruk, bestalde, 4-0 galdu zuen Ikasber...