Lurra berritu dute batez ere, eta horretarako, 9.000 euro erabili dituzte.
Goizetik itxita daude bai San Nikolas zubia eta baita Soroetako pilotalekua ere, hala ohartarazi du udalak. Mantentze lanekin hasi dira eta amaitu arte ezingo dira erabili azpiegitura hauek.
Biharko iragarrita dagoen Soul Teller musikariaren kontzertua Soroetako Frontoian izango da.