Oiartzungo Kataxulo Gaztetxiak sei urte bete ditu. Larunbatean gaztetxean egin zuten ekitaldiarekin ekin zioten ospakizunari eta bazkaldu eta jolasekin bukatuta, herriko kaleak girotzera atera ziren elektrotxarangarekin. Gauean kontzertuak egin zituzte...
“Joan den astelehenean, Espainiako Auzitegi Nazionalak Oarsoaldeko hamasei gazte auzipetuen gainean hartutako erabakia ezagutu genuen. Errenteria-Oreretako sei gazteri, sei eta sei urte eta erdi arteko zigorra ezarri die epaiketa izan eta sei hilabetera heldu den epaiak. Zigortutako gazte horietako bat, Iosu Arruabarrena da. Iosu, Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko langilea da eta Mintzalaguna egitasmoaren arduraduna. Euskaltzalea, langile eta lankide fina, agerian utzi du Iosuk euskararekiko atxikimendua eta konpromisoa. Lau Haizetara elkartea bete-betean jo du epaiak, Iosu bertako langile den neurrian, elkartearen jarduera trabatu eta kaltetzen baitu. Lau Haizetara elkarteko kideok, lekuz kanpoko irizten diogu epaiari; izan ere, esperientziak herri honi erakutsi dionez, Auzitegi Nazionala ez da giza eskubideen berme, ezta hain gertu dauden hizkuntza eskubideena ere, epaiketa honetan bertan ikusi ahal izan den bezala. Ondorioz, aipatu aurrekariekin kezkagarria iruditzen zaigu epaia. Gure herrian normalizazio politikoa lortzeko euskal jendartearen gehiengoak beste bide bat jorratzeari ekin dion honetan, elkartasun eta babes osoa eskaini nahi diogu Iosuri eta bere senide eta lagunei, eta baita zigortu dituzten Errenteria-Oreretako beste bost gazteei ere. Horren harira, gaurtik hasita eta igandera arteko deialdietan, nahiz bestela ere, elkartasuna adieraztera deitu nahi ditugu gure herriko euskaltzale guztiak”. Josu Berra, Xixilio Maritxalar, Imanol Miner, Irati Escudero eta Ikerne Zarate, Lau Haizetara [...]
Errenteriako Udalak eta Gazte Abertzaleen irakurketaren harira, PSE-EEk adierazi du herriko sei lagunak “kale borrokarekin lotura izateagatik” zigortu dituztela, “ez oharrean zehazten duten bezala ekintza politikoa aurrera eramateagatik”. PSE-EEren arabera, 2008an, hala nola, Errenteriako zinegotzi eta afiliatuen izenak ageri ziren dokumentazioa atzeman zieten, “informazio horren helburua ez zen atentatuak prestatzeko oinarria izatea besterik”. Horrez gain, “erregai garrafak eta sua eragiteko tresnak zein hainbat zinegotziren izenak diana baten barruan ageri ziren paskinak” ere atzeman zizkietela adierazi du. “Errenteria kale borrokak gehien zigortutako herrietako bat izan da, eta herritarren gehiengoak beti baztertu izan du indarkeria mota hori eta euren egileak”, gaineratu du PSE-EEk. Zigor horiekin ez dela pozten esan du talde sozialistak, eta lanean jarraituko duela “benetako normalizazioa errealitate sozial bat izan dadin, ez hitzak soilik”. Hala ere, esan du ez duela onartuko “ezker abertzaleak Errenterian azken hamarkadetan bizi izan den errealitate historikoa itxuragabetzea, eta ahalik eta gutxiago gazte horiek dauden egoerara eraman dituzten ekintza frogatuak”.
Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzear direla eta, Eleak mugimenduak martxan jarritako Gure Etxeko Atea Zabalik Dute kanpainarekin bat egin dute Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleek. Mobilizazioa ezinbestekotzat jo dute auzipetuei babesa emateko. R...
Marquez familiaren kasuarekin batera, beste sei kaleratze aztertzen ari da Gipuzkoako Stop Deshaucios taldea udalerrian. Mari Carmen Marquez eta haren sendiari elkartasuna adierazteko herenegun egindako agerraldian eman zuten datu horren berri, Xabi Soto Stop Deshaucios taldeko kideak, eta Xabier Gartzia Oarsoko Babes Taldeko kideak. “Ziurrenik, Mari Carmenek bere kasua publikoki azaltzean izan duen adoreagatik, berea bezalako egoera latza bizitzen ari diren beste pertsona batzuei kalera ateratzeko indarra eman die”, esan zuen Sotok. Halaber, halako egoeran daudenak, euren burua erruduntzat jotzetik, “biktima sentitzera” pasatu direla gaineratu zuen Stop Deshaucios taldeko kideak, “etxebizitza, eskubide bat izan beharrean, merkantzia izatea baimendu eta bultzatu duen sistema baten biktima direlako”. Manifestazio deialdia Agerraldi horretan, Marquez familiari elkartasuna adierazteko eta kaleratzeak salatzeko biharko deitu duten manifestazioaren berri eman zuen. Beraun auzoko Pablo Sorozabal plazan hasiko da manifestazioa, 18:00etan, eta herriko kaleak zeharkatuko ditu Herriko Enparantzan amaitzeko. Guztira, 33 talde eta eragilek egin dute bat manifestazio deialdiarekin: “Alderdi politiko, sindikatu, auzo elkarte, eta askotariko eragileek babestu dute deialdia, eta bihar, egungo legedian aldaketa sakonak egiteko, eta etxebizitza duin bat bermatuko duen eredu berri bat exijituko dugu”. Halaber, kaleratzeen arazoari irtenbidea emateko erabakiak banketxeen esku uztea ez dutela onartuko esan zuten Sotok eta Gartziak. Lortutako babesarengatik, biharkoa, manifestazio [...]
Marquez familiari elkartasuna adierazteko 2.510 sinadura bildu dituztela jakinarazi du gaur Stop Desahuciosek Beraungo Kutxako bulegoaren parean eginiko agerraldian. Bildutako sinadurak bulegoko zuzendariari eman dizkiote. Ertzainen presentzia izan dute agerraldian. Sinadurak ematera Kutxako bulegoan sartu direnean agertu dira, eta hiru pertsona identifikatu ondoren alde egin dute. Sei kasu berri Stop Desahuciosek jakinarazi duenez, Marquez familiarena ez da kaleratze egoeran dagoen kasu bakarra herrian, eta beste sei ere aztertzen ari da, Oarso babes taldearekin batera: “Etxebizitza, eskubide bat izatetik merkantzia bat izatea baimendu eta bultzatu duen sistema baten biktima dira. Banketxe eta espekulatzaileek izugarrizko etekina atera diote egoera horri”. Egoera hori salatzeko, manifestazioa antolatu dute larunbat honetarako. 18:00etan aterako da Beraungo Pablo Sorozabal plazatik, eta Herriko Plazan amaituko da. Herritar guztiak animatu dituzte euren atxikimendua ematera. Manifestazioarekin bat egin duten talde eta kolektiboak: Ezker Anitza Ezker abertzalea Antikapitalistak Gorripide EA PSE-EE Bildu LAB ESK CGT CCOO ELA COBAS Agustinak, Laguntasuna, Gaztaño, Fanderia, Beraun, Erdialde eta Galtzarabordako bizilagun elkarteak Gipuzkoako Stop Desahucios Errenteria-Oreretako Langabeen Batzarra Zintzilik Irratia Mikelazulo elkartea Euskal Herrian Euskaraz AEK Gazte Independentistak Gipuzkoako DRY Kepasakonlakasa Asamblea por una vivienda digna Amalatz Bilgune Feminista Oreretako gaztetxea
Atzo Errenteria-Oreretan eta gaur Oiartzunen mobilizazioak egin dituzte ikastetxeetan pasa den astelehenean Espainiako Auzitegi Nagusiak sei gazte oreretarri sei urteko espetxe zigorra ezartzeko erabakia gaitzetsi eta haiei elkartasuna adierazteko. ...