Jone Uria: Xenpelar Sarietako txapelduna Kontrakotasunei aurre egin zien Jone Uriak (Algorta, 1990) larunbatean Errenteria Hiria Kulturgunean. Bost mutilekin batera igo zen oholtzara eta bizkaitar bakarra zen Peio Ormazabalekin batera. Hala ere, bera izan zen nagusi, eta Xenpelar Sariko txapela jantzi zuen. Zer esanahi dauka zuretzat Xenpelar Saria irabazi izanak? Poza beti ematen du txapel bat irabazteak. Horrelako sariketak gazteontzat beste plaza bat izaten dira, eta adin inguru horretan gabiltzan Euskal Herri osoko gazteontzat elkar ezagutzeko aukera bat ere bada. Ni saiatzen naiz beste munduko garrantzirik ez ematen, baina beti joaten gara lan txukuna egiteko gogoz, eta lortzean beti da pozgarria. Zer moduz ikusi zenuen zure burua finalean? Hasieran, ofizioan, gai nahiko serioa tokatu zitzaigun Gorka Maizi eta bioi, eta normalean, kostatzen zait horrelako gaietan ondo aritzea. Baina hortik aurrera, ariketa gehienekin pozik. Bost mutil zenituen arerio, eta zu neska bakarra. Hala ere, guztiei gailentzea lortu zenuen. Azken boladan, gure adinean, ez da ezberdintasunik ikusten, behintzat, kopuruari dagokionez. Bizkaiko finalean lau neska eta lau mutil ariko gara. Gero eta garrantzia gutxiago ematen diot horri, gero eta arruntagoa delako. Egia da lehen arraroa ere bazela final batean neska bat egotea, baina niri final horretan, arraroa egin zait, gutxi egin zaidalako neska [...]
Badaude finalistak bertsolari gazteen XXI. Xenpelar Sarietarako. Sei izango dira larunbatean Errenteria Hiria Kulturguneko oholtzara igoko diren bertsolariak: Aitor Urbieta eta Oier Aizpurua zarauztarrak, Gorka Maiz gabiriarra, Unai Gaztelumendi añorgarra, Peio Ormazabal arrigorriagarra eta Jone Uria getxotarra. Joan den asteburuan azken bi kanporaketak egin zituzten, eta horietan Unai Gaztelumendi nabarmendu zen. Guztira, 230,5 puntu lortu zituen añorgarrak, bigarrenari, Peio Ormazabali, 17,5 puntuko aldea ateraz. Berez, larunbatean kantatzekoa zen Gaztelumendi, baina ostiralean lehiatu zen, Iker Agirreren tokian. Hurrengo egunean, berriz, bere partez Mikel Artola aritu zen. Bigarren kanporaketan maila handia erakutsi zuten bertsolariek, eta lehen hiruen artean puntu kopuru handia lortu zuten. Esate baterako, bigarren sailkatuak, Ormazabalek, hirugarren kanporaketako irabazlearen puntu kopuru bera lortu zuen. Hirugarren kanporaketa, hain zuzen, Aizpuruak irabazi zuen, eta bigarren geratu zen Uria. Larunbateko lehian erabakiko da nork jantziko duen Xenpelar Sarien txapela. Ekitaldia antolatzen duen Xenpelar Bertso Eskolak Errenteria Hiria Kulturgunea ahalik eta gehien betetzea espero du, ez baitute jende gehiegi erakarri kanporaketetan: 20-30 lagun inguru. Sarrerak dagoeneko salgai daude Errenteria Hiria Kulturguneko lehiatilan, 3 euroan. Prezio horretan, ahalik eta jende gehien animatzea espero dute. Joatea erabakitzen dutenek, bertso saioaz gain, bertso eskolak Xabier Euzkitzeri egindako omenaldia ikusteko aukera izango dute. Euzkitzek 1983 eta 1984. urteetan [...]
Datorren asteazkenean, Xanisteban Egunean, banatuko dituzte Argazkiez blai! lehiaketako sariak. Sari banaketa ekitaldia 18:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.
Baditu finalistak bertsolari gazteen Xenpelar Sariak, eta Aitor Urbieta eta Gorka Maizekin batera igoko dira taula gainera Unai Gaztelumendi, Peio Ormazabal, Oier Aizpurua eta Jone Uria. Guztien artean, Gaztelumendi nabarmendu da. Bigarren kanporaketa irabazteaz gain, hiru lehietan puntuazio gehien lortu duen bertsolaria izan da: 230,5 puntu. Gaztelumendi larunbatean kantatzekoa zen, baina aldaketak izan ziren programazioan, eta ostiralean abestu zuen, Iker Agirreren tokian. Hurrengo egunean, berriz, bere partez Mikel Artola aritu zen. Bigarren kanporaketan maila altua erakutsi zuten bertsolariek, kontuan hartuta, bigarren geratu zen sailkatuak, Ormazabalek, hirugarren kanporaketaren irabazlearen, Aizpurua, puntu kopuru bera lortu zuela. Finala larunbatean izango da Errenteria Hiria Kulturgunean, eta sarrerak dagoeneko salgai daude, 3 euroan. Kulturguneko leihatilan eros daitezke. Ekitaldi berean omenaldia egingo zaio Xabier Euzkitzeri.
Santi Veigak irabazi du XVII. Errenteria Hiria Film Labur Lehiaketako sari nagusia, El rastrillo se quiere comprometer lanari esker. Igandean eman zituzten sariak Errenteria Hiria Kulturgunean, eta Julen Mendoza alkatearen eskutik jaso zuen 1.000 eurok...
Bihar goizean emango ditu Xenpelar Bertso Eskolak Bertsolari Gazteen XXI. Xenpelar Sarien gaineko xehetasunak. Aurreratu duenez, hiru kanporaketa egingo dituzte, eta bakoitzean seina bertsolarik parte hartuko dute. Lehenengoa hilaren 23an (ostirala) iz...