Jone Uria: Xenpelar Sarietako txapelduna Kontrakotasunei aurre egin zien Jone Uriak (Algorta, 1990) larunbatean Errenteria Hiria Kulturgunean. Bost mutilekin batera igo zen oholtzara eta bizkaitar bakarra zen Peio Ormazabalekin batera. Hala ere, bera izan zen nagusi, eta Xenpelar Sariko txapela jantzi zuen. Zer esanahi dauka zuretzat Xenpelar Saria irabazi izanak? Poza beti ematen du txapel bat irabazteak. Horrelako sariketak gazteontzat beste plaza bat izaten dira, eta adin inguru horretan gabiltzan Euskal Herri osoko gazteontzat elkar ezagutzeko aukera bat ere bada. Ni saiatzen naiz beste munduko garrantzirik ez ematen, baina beti joaten gara lan txukuna egiteko gogoz, eta lortzean beti da pozgarria. Zer moduz ikusi zenuen zure burua finalean? Hasieran, ofizioan, gai nahiko serioa tokatu zitzaigun Gorka Maizi eta bioi, eta normalean, kostatzen zait horrelako gaietan ondo aritzea. Baina hortik aurrera, ariketa gehienekin pozik. Bost mutil zenituen arerio, eta zu neska bakarra. Hala ere, guztiei gailentzea lortu zenuen. Azken boladan, gure adinean, ez da ezberdintasunik ikusten, behintzat, kopuruari dagokionez. Bizkaiko finalean lau neska eta lau mutil ariko gara. Gero eta garrantzia gutxiago ematen diot horri, gero eta arruntagoa delako. Egia da lehen arraroa ere bazela final batean neska bat egotea, baina niri final horretan, arraroa egin zait, gutxi egin zaidalako neska [...]
Badaude finalistak bertsolari gazteen XXI. Xenpelar Sarietarako. Sei izango dira larunbatean Errenteria Hiria Kulturguneko oholtzara igoko diren bertsolariak: Aitor Urbieta eta Oier Aizpurua zarauztarrak, Gorka Maiz gabiriarra, Unai Gaztelumendi añorgarra, Peio Ormazabal arrigorriagarra eta Jone Uria getxotarra. Joan den asteburuan azken bi kanporaketak egin zituzten, eta horietan Unai Gaztelumendi nabarmendu zen. Guztira, 230,5 puntu lortu zituen añorgarrak, bigarrenari, Peio Ormazabali, 17,5 puntuko aldea ateraz. Berez, larunbatean kantatzekoa zen Gaztelumendi, baina ostiralean lehiatu zen, Iker Agirreren tokian. Hurrengo egunean, berriz, bere partez Mikel Artola aritu zen. Bigarren kanporaketan maila handia erakutsi zuten bertsolariek, eta lehen hiruen artean puntu kopuru handia lortu zuten. Esate baterako, bigarren sailkatuak, Ormazabalek, hirugarren kanporaketako irabazlearen puntu kopuru bera lortu zuen. Hirugarren kanporaketa, hain zuzen, Aizpuruak irabazi zuen, eta bigarren geratu zen Uria. Larunbateko lehian erabakiko da nork jantziko duen Xenpelar Sarien txapela. Ekitaldia antolatzen duen Xenpelar Bertso Eskolak Errenteria Hiria Kulturgunea ahalik eta gehien betetzea espero du, ez baitute jende gehiegi erakarri kanporaketetan: 20-30 lagun inguru. Sarrerak dagoeneko salgai daude Errenteria Hiria Kulturguneko lehiatilan, 3 euroan. Prezio horretan, ahalik eta jende gehien animatzea espero dute. Joatea erabakitzen dutenek, bertso saioaz gain, bertso eskolak Xabier Euzkitzeri egindako omenaldia ikusteko aukera izango dute. Euzkitzek 1983 eta 1984. urteetan [...]
Ane Labaka izan zen nagusi lehengo ostiraleko bertsolari gazteen Xenpelar Sarien lehenengo kanporaketan. Lasartearrak bederatzi puntu atera zizkion bigarren tokian geratu zen Aitor Urbietari, baina agurrean azaldu zuen bezala, ez da finalean izango, atzerrian egongo delako. Orduan, Gorka Maiz sailkatu da finalerako Urbietarekin batera. Orain, bi gipuzkoarrekin batera finalean izango diren beste lau izenak ezagutzea falta da, eta hori biharko eta etziko kanporaketetan jakin ahal izango da. Biharkoan Arrate Illarro, Maddi Sarasua, Peio Ormazabal, Iker Agirre, Iñaki Aleman eta Asier Azpiroz ariko dira nor baino nor. Etzi, berriz, beste sei bertsolari: Unai Gaztelumendi, Jone Uria, Manu Goiogana, Oier Aizpurua, Ander Solozabal eta Aimar Karrika. Proba bakoitzetik bina bertsolarik lortuko dute sailkapena. Bi kanporaketak 19:30ean izango dira Xenpelar Etxean. Lehenengo sailkapen faseko ariketa berberak izango dituzte bertsolari gazteek: hiruna bertso neurri eta doinu librean, hiruna bertso Iparragirre abilla dela doinuan, launa kopla, eta kartzelako gaia: hiruna bertso zortziko handian. Final handia abenduaren 8an izango da, Xenpelar hil zen egun berean, Errenteria Hiria Kulturgunean, eta ekitaldi horretan, Xabier Euzkitze omenduko dute 1983 eta 1984ko txapeldun izateagatik. Lehen kanporaketak Ane Labaka. 209,5 puntu. Aitor Urbieta. 200,5 puntu. Gorka Maiz. 197 puntu. Haritz Casabal. 197 puntu. Amaia Iturriotz. 191 puntu. Maddi Ane Txoperena. 183,5 [...]
Bertsolari gazteak hartzeko prest dago Errenteria-Orereta. Datorren ostiralean, hilak 23, hasiko dira XXI. Xenpelar Sarien kanporaketak, eta horietan hemezortzi gazte ariko dira nor baino nor lehian. Hiru kanporaketa jokatuko dituzte, eta sei bertsolari sailkatuko dira finalerako, kanporaketa bakoitzetik bi. Finala abenduaren 8an izango da Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etan. Azken urteetan bezala, aurten ere Ereintza elkarteak eta Xenpelar Bertso Eskolak antolatu dute txapelketa, eta atzo Naroa Perez eta Julian Albisturrek eman zituzten horren gaineko xehetasun guztiak. Hemezortzi bertsolarik parte hartuko dute 21. aldian. Albisturrek azaldu zuenez, horiek aukeratzerako garaian, parekidetasuna eta lurraldetasuna kontuan hartu dituzte. Hain zuzen, hemezortzitik sei izango dira emakumeak, eta jatorriari dagokionez, bederatzi gipuzkoarrak, hiru bizkaitarrak, eta Araba, Lapurdi eta Nafarroako bina. Horien artean, ordezkari bat izango du bertso eskolak: Haritz Casabal pasaitarra. Xenpelar Bertso Eskolako irakaslea da, eta eskolari txapel bat eman dion bakarra: aurten irabazitako Lizardi Saria. Jada gazteen artean erreferente bihurtu den txapelketa horretan “Euskal Herri osoko bertsolaritza esparru osoa hartu” nahi izan dutela jakinarazi zuen Albisturrek. Sariketa bi urtero egiten dute, eta ohi denez, aurreko urteetan txapeldun izan den bertsolari bat omenduko dute, eta aurten Xabier Perez Euzkitze-ri egokitu zaio. “Bertsotan gutxitan aritzen da, eta kulturgunera joaten direnek aukera izango dute entzuteko”, zehaztu zuen [...]
Hilaren 23an hasiko dira bertsolari gazteen XXI. Xenpelar Sarien kanporaketak, eta aurten, hemezortzi gaztek parte hartuko dute Ereintza elkarteak eta Xenpelar bertso eskolak antolatutako lehiaketan. Hiru kanporaketa izango dira guztira, eta gainontzeko biak azaroaren 30ean (ostirala) eta abenduaren 1ean (larunbata) jokatuko dituzte. Kanporaketa guztiak Xenpelar Etxean izango dira, 19:30ean. Kanporaketa bakoitzean sei bertsolarik parte hartuko dute, eta bakoitzetik bi sailkatuko dira finalera. Hori, hain zuzen, abenduaren 8an (larunbata) izango da Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etatik aurrera. Ekitaldi berean bi urtero egiten duten lehiaketa irabazi duen bertsolari bat omenduko dute, ohi moduan, eta aurten Xabier Perez Euzkitze-ri egokitu zaio. Bertso eskolaren omenaldi xumea jasoko du, eta bere hainbat bertso entzuteko aukera izango da. Hemezortzi bertsolariak aukeratzerakoan kontuan izan ditu Xenpelar bertso eskolak parekidetasuna eta lurraldetasuna. Hemezortzitik sei izango dira emakumeak, eta Euskal Herriko zenbait txokotatik etorritakoak. Gehienak gipuzkoarrak izango dira, bederatzi, gainontzekoak hiru bizkaitar eta bina nafar, arabar eta lapurtar dira. Etxeko ordezkari bat izango du bertso eskolak: Haritz Casabal pasaiatarra. Xenpelar bertso eskolan ikasia da eta bertako irakaslea, eta aurten, gainera, lehenengo txapela lortu du eskolarentzat: Lizardi Saria. Bertso eskolak aurreratu duenez, leku ezberdinetako, estilo ezberdinetako eta euskalki ezberdinetako jendea aurkitzen saiatu dira, talde anitza lortu eta Euskal Herri osoko bertsolaritza [...]
Bihar, Musikaren Egunarekin batera jasoko du Jose Luis Ansorenak Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria, Gipuzkoako Foru Aldundian. Ansorena, ikertzaile, musikagile, organo jotzaile eta koru zuzendari izateaz gain, euskal musika ondarea babesteko eta...
Datorren asteazkenean, Xanisteban Egunean, banatuko dituzte Argazkiez blai! lehiaketako sariak. Sari banaketa ekitaldia 18:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.
Baditu finalistak bertsolari gazteen Xenpelar Sariak, eta Aitor Urbieta eta Gorka Maizekin batera igoko dira taula gainera Unai Gaztelumendi, Peio Ormazabal, Oier Aizpurua eta Jone Uria. Guztien artean, Gaztelumendi nabarmendu da. Bigarren kanporaketa irabazteaz gain, hiru lehietan puntuazio gehien lortu duen bertsolaria izan da: 230,5 puntu. Gaztelumendi larunbatean kantatzekoa zen, baina aldaketak izan ziren programazioan, eta ostiralean abestu zuen, Iker Agirreren tokian. Hurrengo egunean, berriz, bere partez Mikel Artola aritu zen. Bigarren kanporaketan maila altua erakutsi zuten bertsolariek, kontuan hartuta, bigarren geratu zen sailkatuak, Ormazabalek, hirugarren kanporaketaren irabazlearen, Aizpurua, puntu kopuru bera lortu zuela. Finala larunbatean izango da Errenteria Hiria Kulturgunean, eta sarrerak dagoeneko salgai daude, 3 euroan. Kulturguneko leihatilan eros daitezke. Ekitaldi berean omenaldia egingo zaio Xabier Euzkitzeri.
Santi Veigak irabazi du XVII. Errenteria Hiria Film Labur Lehiaketako sari nagusia, El rastrillo se quiere comprometer lanari esker. Igandean eman zituzten sariak Errenteria Hiria Kulturgunean, eta Julen Mendoza alkatearen eskutik jaso zuen 1.000 eurok...
Bihar goizean emango ditu Xenpelar Bertso Eskolak Bertsolari Gazteen XXI. Xenpelar Sarien gaineko xehetasunak. Aurreratu duenez, hiru kanporaketa egingo dituzte, eta bakoitzean seina bertsolarik parte hartuko dute. Lehenengoa hilaren 23an (ostirala) iz...
Ekainaren 21ean jaso zuen Manuel Lekuona Saria Jose Luis Ansorena musikari eta apaizak (Donostia, 1928). Bere ibilbideari eginiko aitortza izan da, eta bere aurretik, Jorge Oteiza edo Menchu Galek jaso dute sari bera. Ibilbideak, ordea, aurrera jarrait...
Maddalen Sarien irabazleen berri eman du Kultura Sailak, eta horiek hilaren 22an (igandea) egingo den ekitaldian jasoko dute saria. 12:00etan izango da Errenteria Hiria Kulturgunean. Honakoak dira sarituak: Lehenengo Maila Prosa: Saria: Intza Brit Erz...
Marie de Jongh konpainiak Alabatxo antzezlana emango du, etzi, 18:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Kultura Sailak jakinarazi duenez, Gijonen (Asturias, Espainia) egindako Haurrentzako Europako Antzerki Azokan saritu zuten lana, eta R...
Emakumeen Eguneko ekitaldien haritik, larunbatean jakinarazi zituzten Mariasun Landa Sariaren irabazleen izenak. Karmele Mitxelena eta Maite Ruiz de Azua dira. Lehenengoak Sorkun musikariari buruzko lana idatzi du, eta bigarrenak, berriz, senide bat izan du protagonista: Julia Irazu amona. Xenpelar Etxean banatu zituzten sariak, eta bertan izan zen Mariasun Landa idazlea ere. Bere eskutik jaso zuten garaikurra irabazleek. Bi sari banatu zituzten. Emakumeei Begiradarik Onena saria Ruiz de Azuari eman zioten, Julia Irazu, una de aquellas maestras pioneras idazlanagatik. Lan horretan, XX. mendeko emakume baten bizitza erakusten du idazleak, bere amona izandakoarena, hain zuzen; irakaslea izan zen. Ildo horri jarraituz, beste emakume maistren bizitza eta bizimodua kontatzen ditu. Epaimahaiak nabarmendu du kazetaritza lana baino biografikoa dela, eta beste modu batera, kontatu gabe gera zitekeen istorio bat ezagutarazi duela. Mitxelenak, berriz, Emakumeen Begiradarik Onena saria irabazi du Dena duna lanagatik. Sorkun abeslariaren sorrera eta bilakaera kontatu ditu egileak. Epaimahaiak “ondo idatzita” dagoela eta “kazetaritza jantziari eskaintzen zaion zorroztasuna” nabarmendu ditu, eta “ikuspegi pertsonala” duela adierazi du, “bere iritzia eta gustua azalduz”. Azuak adierazi zuen “poz handia” dela herrian bertan saritzea, eta Elixabete Perez Gaztelu irakasleak sari banaketan esandako hitz batzuk izan zituen gogoan: “Inork ezagutzen ez bazaitu ez zara inor”. Horrez gain, [...]