
Eremuaren birpartzelazio proiektua onartu dute aste honetan, eta obrekin hasiko dira datorren urtean. Donostia kalea hiribide bilakatuko da eta Luis de Uranzu kalea Anakaraino iritsiko da.

Indarkeria zantzuak dituen gorpu baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza.

IRUNVI-k San Migel Anako babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lanak kontratatzeko pleguak onartu ditu. Lanak burutzeko 48 hilabeteko epea irekiko dute.

San Migel-Anaka kiroldegi berriaren "beharraren" eta Plaiaundiko kirol instalazioen lekualdatzeaz mintzatu zen atzo Xabier Iridoy.