
Herritarrek egindako eskaerei erantzun ez izana salatu du Osasun Bidasoa plataforma herritarrak, eta "aldaketarako proposamen zehatza" aurkezteko eskatu diote Osasun sailari.

Mugikortasun urria duten pertsonentzat plataforma goratu bat ezarriko dute, eta Ficobako musika, ordu eta egun zehatzetan, kendu egingo dute.

Azken bileretan aldaketa "esanguratsuak" nabaritu ditu plataformak. Azken hilabetean hartutako erabakien balorazioa egin dute.

Pasai Antxoko Bulebarraren Aldeko Plataformak lau urte bete ditu barrutian pasealeku berri bat lortzeko lanetan. Badirudi geltokia eraberritzeko lanak etenda daudela, eta «itxaropentsu» ditu horrek.

Erdiguneko anbulatorioan bilduko dira manifestatzeko bihar, 14:00etan.

Udal bozeramaile eta alkateak, Osasun Bidasoa plataformarekin eta ospitaleko gerentearekin hitz egin ostean, bilera bat egiteko eskaera egin diete Gotzone Sagardui, Osasun sailburuari.

Hondarribiko dendariek, ostalariek, ekologistek eta norbanakoek Zaldunbordako proiektuaren aurka borrokatzeko plataforma aurkeztu dute gaur goizean.

Hamabi enpresek sortu dute plataforma "pertsonei emandako zerbitzuen sektorea indartzeko".

Zorua berrituko dute eta jolaserako elementuak hobetuko dituzte, eta lanek astebeteko iraupena izango dute.

Ekainaren 15era arte aplika daitezke deskontu hauek, IrunMarket online plataforman.