
Ehunka pertsona bildu dira Irungo kaleetan, 1500 euroko gutxienezko soldataren aldeko greba orokorraren harira. Sindikatuekin batera, Ernaiko kideak eta pentsiodunak ere bertan izan dira.

Urtarrilean Espainiako Diputatuen Kongresuan 2026rako pentsioen igoera indargabetzearen alde bozkatu zuten alderdi eskuindarrek, eta horren aurka mobilizatu da Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.

Bi hitzordu berri ezarri ditu Hondarribiko Pentsiodunen mugimenduak: hilaren 12an eta 16an.

21/2021 Legean otsailerako ezarritako pentsioen igoera bertan behera geratu da Espainiako Kongresuak lege-dekretua ostiralean indargabetu ondoren.

Hamarka lagun bildu ditu gaur Bat Etorri kolektiboak, pentsio duinen aldeko mobilizazioa egin baitute Irungo Gizarte Segurantzaren Tokiko Institutu aurrean.

Atzo, manifestazioa egin zuten hamarnaka lagunek Irungo kaleetatik, 'Gure eskubideak defenda ditzagun' lelopean.

Hileroko azken astelehen guztietan elkartzen dira pentsiodunak. Hilaren 27an izango dute hurrengo hitzordua, 12:00etan San Juan plazatik abiatuz.

Gaurkoa, mobilizazio helmuga eta abiapuntu berri bat dela esan dute; egungo politikak ez aldatzekotan, udazkenean eragile sozial eta sindikalekin batera mobilizazio orokorra antolatzeko aukera iragarri dute.

Astelehenerako (hilak 10) elkarretaratzea antolatu du Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak. 12:00etan bilduko dira.

Hileko azken astelehena izanik, pentsiodunek manifestazioa egingo dute Irungo kaleetatik, Txingudiko Pentsiodunen Elkarteak deituta.

Kasino Zaharrean izango da hitzaldia, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Hitzorduaren ondoren eta bitartean sinadurak biltzen arituko dira Txingudiko Pentsiodunak.

Larunbat honetan Eroski Centeren ezarriko dute postua, eta datorren astelehenean Hondartza kiroldegian izango dira.

Herri Ekimen Legegilea babesteko sinadurak biltzen jarraituko du Hondarribiko Pentsiodunen Mugimenduak. Kiroldegian eta San Pedro kalean ezarriko dituzte postuak aste honetan.

Gaurkoa Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna da eta aldarri ozena egiteko probestu dute, bizi baldintza duinen eta zaintza duinaren alde.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak seigarren urteurrena bete du, eta Txingudiko pentsiodunak San Juan plazan bildu dira gaur eguerdian.

Pentsiodunen aldarriak entzuteko eta instituzioetatik erantzun egokia emateko prest agertu ziren bilkideak eta Foru Aldundiak pentsio osagarriaren tramitazioa kudeatzea proposatu zuten.

Eduardo Garcia Elosuak eskainiko du datorren asteleheneko hitzaldia; Gizarte Segurantzan aditua da bera.

Goizeko 10:30etan Palmera Montero gunean eskainiko dute ostiral honetan hitzaldia.

Ekainaren 15ean Adinekoen Kontrako Tratu Txarren Aurkako Eguna dela gogoan izango dute asteleheneko elkarretaratzean.