Kaskoa buruan eta eskuak bolantean 35 urte egin ditu Patxi Hoyosek (Lezo, 1955). Hori uzteko garaia ere heldu zaio, eta semeak, Aitorrek, hartu du bere lekukoa. Behintzat, horrek aukera ematen dio horrenbeste maite duen rallyen munduan jarraitzeko. Zergatik erabaki duzu orain uztea rallyak? Semea parte hartzeko gogoarekin zebilen, eta proposatu zidan hasteko AX auto bat erostea, baina lasterketako bi auto oso garestiak dira. Gainera, ni urte mordoska aritu naiz, eta erabaki nuen nik utzi, eta nire partez bera sartzea. Horrela niretzat ere errazagoa izan da: bera ari denez, nik ere jarraitzen dudalako saltsa horretan, eta gustura nago. Semeak jarraituko ez balu, pena emango lidake. Hori bai, beste bizpahiru urte jarraituko nuke. Orain zertan zabiltza? Semeari laguntzen ari naiz, asistentzian. Autoa prestatzen aritzen naiz, autoa hobetzeko ere gauza batzuk egiten… 35 urte egin dituzu mundu horretan. Nondik etorri zitzaizun zaletasuna? Egia esan, ez dakit. Garai hartan, autoa oso gutxik zeukaten. Nire aitak erosi zuen autoa, baina adin batekin. Nik txikitatik hartu nuen autoarekiko grina, eta hamalau urterekin hasi nintzen gidatzen. Antiguan lan egiten nuen Cervezas El Leonen. Segituan bazkaldu, eta besteen autoak hartu eta derrapeak egiten aritzen nintzen atsedenaldian. Altamiran (zirkuitu deitzen genion), berriz, nire aitaren autoarekin ibiltzen nintzen. Hor Touring [...]
35 urteren ostean, autoa aparkatu du Patxi Hoyosek (Lezo, 1955), baina semeak, Aitorrek, jarri du berriro martxan. Ildo horretatik, “semeak jarraituko ez balu pena emango lidake rallien mundua uzteak”, esan du. Rallien mundura nola sartu ze...
Semeak hartu du lekukoa. Patxi Hoyosek erretiroa hartu du lehiaketatik —nahiz eta talde teknikoan jarraitzen duen—, eta semea, Aitor Hoyos, hasi da Euskal Herriko Rally eta Rallysprint Txapelketan parte hartzen. Lehenengo denboraldia du, baina espe...
Izkiro elkarteak antolatutako I. Patxi Sanz saria Alberto Garcia zumaiarrak irabazi zuen. Kirol arrantza txapelketan 155 lagunek parte hartu zuten. Erretiratuen mailako lehena Florentino Dominguez izan zen; lehen emakumea Maria Ester Sein, eta Gaztee...