
Bihar eta astelehenean grebara deitu dute sindikatuek Osakidetzan, eta larunbatean, manifestazioa egingo dute Donostian, 12:00etan abiatuta.

Osasungintza publikoko gastua aurreko urtekoa baino baxuagoa dela salatu dute, bizitza eta osasuna erdigunean jarriko dituzten inbertsioak eskatuz.