Hegaluzearen kanpaina hasia da. Pasai San Pedroko Kofradiako Gaztelugatxeko Doniene ontziak hirugarren kanpaina du aurten, baina aurreko bi itsasaldietan Avilesko portura eraman du arraina. Iñigo Oronoz da ontziaren armadorea.
Ez da lehengo aldia. Atzo goizean Pasaiako zinegotzi eta Donibaneko alkateorde Oihane Oronozen etxe ataria erasotu zuten ezezagunek. Zehazki deskonposizio egoeran zeuden hondakin organikoak jaurti zituzten. Zinegotzi sanjuandarrak pairatzen duen hirugarren erasoa da.
98,20 euroan kiloa. Hala saldu dute denboraldiko lehen hegaluzea, marka guztiak hautsita. Iñigo Oronozek harrapatu du, Gaztelugatxeko Doniene arrantza ontziko armadore pasaitarrak. Esmeralda III ontziko Fidel Álvarez Garaotekin batera 1400 kilo hegaluze harrapatu ditu, eta Alimerka merkatalguneetako kateak erosi dizkie denak, Avilesen. Bi arrantzaleek ia 100.000 euro irabazi dituzte salmentarekin.