
Pilotari hondarribiarrak Dania Beach Invitational zesta puntako txapelketan arituko dira. Txanikaren bigarren aldia izango da, eta Kanpanen lehenengoa, aurten debutatu baitu profesionaletan.

Ostiral honetan jokatuko dira Grand Slameko zein Master Serieseko final handiak. Oier Kanpandegik ezin izango du bertan egon.

Erik Mendizabal bikotearekin batera Hondarribiko Grand Slameko finalerdietan aritzeko sailkapena lortu du hondarribiarrak. Ostiral honetan izango da partida, Jostaldi pilotalekuan, 20:00etan.